Jolasak eta jostailuak ezagutzeko erakusketa izango da asteburuan Ludotekan

2026/11/26

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolasak eta jostailuak ikusgai izango dira asteburuan Ludotekan, 17:00etatik 19:30era. Jolas egokienak aukeratu eta hezitzaileen aholkuak jasotzeko aukera izango da han.

Asteburu honetan, azaroaren 28 eta 29an, jostailu erakusketa izango da Ludotekan. Bertan, 4-12 urte arteko haurrentzat egokiak diren jolasak izango dira ikusgai. Haur zein helduek jolasak ezagutu eta horiekin jolasteko aukera izango dute. Ez da ohiko Ludoteka zerbitzua izango, eta horren ordez, hezitzaileek orientazio lanak egingo dituzte. Bi egunetan 17:00etatik 19:30era egongo da irekita.