Zumaiako Ludotekak 2026/2027 ikasturteari ekingo dio irailaren 30ean

2026/09/24

Gaurtik zabalik da ikasture berrirako izen ematea. Online eman beharko da izena, baina horretarako laguntza behar duten familiek Ludotekara joateko aukera izango dute.

Zumaiako Ludoteka prest da 2026/2027 ikasturteari ekiteko. Irailaren 30ean irekiko ditu ateak, eta gaurtik urriaren 1era bitartean egongo da zabalik ikasturtean parte hartzeko izen ematea.

Ludoteka 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da, eta jolasaren eta jostailuen bidez haurren nortasunaren garapena sustatzea du helburu. Astelehenetik ostiralera izango da zabalik, 17:00etatik 19:30era, eta eguneroko jarduera gidatuez gain, festa eta irteera bereziak ere egingo dira.

Ikasturte honetan, gainera, LudoKeta programa eskainiko da 10 eta 12 urte bitartekoentzat (LH4-LH6). Hilabetean bi ostiraletan, 19:30etik 20:30era, adin horretako haurrei zuzendutako jarduera bereziak egingo dira. Programa urriaren 9an hasiko da.

Ludotekak familiei ere zuzendutako hainbat zerbitzu izango ditu: informazio zerbitzua, jostailuen mailegua, familientzako ekintzak eta jostailu erakusketa.

Izen-ematea

Izen-ematea online egin beharko da irailaren 24tik urriaren 1era, biak barne. Haur bakoitzak bi egun aukeratu beharko ditu, eta formularioaren bidez egin ahal izango da izen-ematea:

> Izena emateko formularioa

Online izena emateko laguntza behar duten familiek Ludotekara bertara joateko aukera izango dute irailaren 25ean eta 28an eta 29an, 11:30etik 13:30era, eta irailaren 30ean eta urriaren 1ean, 16:00etatik 19:30era.

Ikasturteko kuota 61,50 eurokoa izango da Ludotekarentzat eta 13,80 eurokoa LudoKetarentzat. DBE-GLLren onuradunek ez dute kuotarik ordaindu beharko, eta familia ugariek diru-sarreren araberako hobaria eskatu ahal izango dute. Ludotekako kuota ordaintzen duten LH4-LH6 bitarteko haurrek ez dute LudoKetako kuota ordaindu beharko.

Egunen banaketa zozketa bidez egingo da. Haur bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio, eta zenbaki horren arabera zehaztuko da egunak aukeratzeko ordena. Urriaren 3an argitaratuko da zerrenda, Ludotekan eta udalaren webgunean, eta urriaren 5etik aurrera haur bakoitza dagokion egunetan joan ahal izango da.

Irailaren 30etik urriaren 2ra, gainera, ate irekiak egingo dira, eta adin tartean dauden haurrek Ludotekako jardueretan parte hartu ahal izango dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Zumaiako Ludotekarekin harremanetan jar daiteke:

Zumaiako Ludoteka
943 143 264 / ludoteka@zumaia.eus.