Kirol patronatuko gerentearen eta gizarte langilearen hautaketa prozesuetako behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Erreklamazioak jartzeko epea azaroaren 7an itxiko da.
Honako hautaketa prozesuetan behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Erreklamazioak jartzeko epea urriaren 24tik azaroaren 7ra arte (biak barne) egongo da zabalik.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak. Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Kirol teknikari plaza betetzeko prozesuko 1. probaren behin betiko puntuazioak argitaratu ditu Udalak, 2. proba egiteko deialdia egitearekin batera 2024/07/11
- Diruzaintzako erdi-mailako teknikari baten kontratazio prozesuaren barruan, behin betiko puntuazioak ikusgai 2024/07/11
- Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesuaren barruan, merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai 2024/07/09
- Gizarte langile plaza betetzeko prozesuko behin behineko puntuazio totalak ikusgai 2024/07/08