Komentuko altzariak herritarrentzat eskuragarri

2022/11/18

Bankuak, belaunaulkiak, mahaiak eta bestelako zenbait altzari hartzeko aukera zabaldu du Udalak. Altzariak eskatzeko, azaroaren 25a (ostirala) baino lehen kultura@zumaia.eus e-mailera mezua bidali beharko da; zumaiarrek izango dute lehentasuna, eta altzari baino eskaera gehiago baleude, zozketa bidez egingo da banaketa.

Komentuko eraberritze lanak martxan daude dagoeneko, eta Kultur Topagune berrian Mojaxarren Komentuko zenbait altzari mantenduko badira ere, beste hainbat ez dira beharko. Horrenbestez, eraikin berrian mantenduko ez diren altzariak herritarren eskura jarriko ditu Udalak.

Bankuak, belaunaulkiak, mahaiak eta bestelako altzariak dira, eta horietan interesa duten herritarrek mezua idatzi beharko dute kultura@zumaia.eus e-mailera, azaroaren 25era arte (hau barne). Eskaera egiten duten guztien artean zozketa bidez banatuko dituzte, eta zumaiarrek lehentasuna izango dute banaketan. Altzariak zehaztutako leku, egun eta orduan jaso beharko dira.

Altzarien zerrenda:

ALTZARIA
KOPURUA
NEURRIA
KAPERA GUNEKO ALTZARIAK
SARRERAKO ALTZARIAK
2
0.77x1.22 metro
BELAUNAULKIAK
2
3 metro
BANKUAK: BIZKARRALDEAREKIN ETA BELAUNAULKIAREKIN
5
3 metro
BANKU LISOAK: BIZKARRALDEAREKIN ETA BELAUNAULKIAREKIN
12
2.45 metro
BANKU BERRIA: BIZKARRALDE GABEKOA
1
3 metro
BARRUKO ALTZARIAK
BANKU LUZEAK: BIZKARRALDE GABEKOAK
6
3.20 metro
BANKUAK: BIZKARRALDEDUNAK, BELAUNAULKIRIK GABEKOAK
3
2.84 metro
MAHAI LUZEAK
4
3x0.50 metro
MAHAI TXIKIAK
2
1.65x0.50 metro
 

Altzariak eskuratzeko baldintzak:

  • E-mail bidez egin beharko da eskaera: kultura@zumaia.eus
  • Mezuan adierazi: izen-abizenak, altzariaren izena, eta kopurua
  • Eskaera egiteko epea: azaroak 25 (ostirala)
  • Altzariak zehaztutako egun, ordu eta lekuan jaso beharko dira

photo1668776524.jpeg

photo1668776524 (1).jpeg

photo1668776524 (2).jpeg

photo1668776524 (3).jpeg