[BIDEOA] Komentua barrutik: 2023ko urritik 2024ko apirilera bitartekoak
2022ko azaroan hasi zituen Zumaiako Udalak Komentua eraberritzeko lanak. Kultur Topagune bat sortuko da bertan, herriko eskolak, musikariak eta askotariko elkarteak bildu eta saretzeko balioko duena. Kultur eskaintzarako plaza berri bat ere izango da, eta lorategi handi batek inguratuko du.
Pixkanaka badoaz aurrera doa Zumaiako Komentua eraberritzeko lanak. Bideo honetan 2023ko urritik 2024ko apirilera egindako aurrerapenak ikus daitezke:
2022ko azaroan hasi zituen Zumaiako Udalak Komentua eraberritzeko lanak. 2025/2026 ikasturterako Kultur Topagunearen ateak zabal-zabalik eta martxa betean egotea aurreikusten du Udalak, eta, ondo bidean, lehenago zabalduko da auditorioa, hainbat arte eszenikotarako agertoki izango den kultur-plaza berria. Kultur Topaguneak Musika eta Dantza Eskolako lagunak, kulturgile eta sortzaileak, eta askotariko elkarteak bildu eta saretzeko balioko duen espazio izatea nahiko luke Udalak.
Kultura eta sormenerako aterpe eta plaza berri bat izateaz gain, Alde Zaharrari bizitza emango dion eta herritarrentzat atsegina izango den espazio edo topaleku berri bat sortzea ere bada asmoa. Horiek horrela, Komentua eraberritzeko lanak egin bitartean, lorategiaren eta bertan egongo den kantinaren proiektua ere lantzen ari da Udala. Gune horiek ingurune atsegina eskainiko diete herritarrei, Kultur Topaguneko ohiko erabiltzaileei, kulturgileei zein bisitariei. Era berean, aterpetxea berritzea eta mojen komentu-bizitzari buruzko interpretazio-zentro bat sortzeko lanetan ere ari da Udala.
Albiste erlazionatuak
Komentua
Hirigintza
- Paolbideko komun publikoa konpontzen ari da Udala 2024/10/07
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak amaituta 2024/07/15
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak martxan 2024/06/05
Zumaia bizitzeko da
- Paolbideko komun publikoa konpontzen ari da Udala 2024/10/07
- Zumaiako trenbide-azpiegituran 15 milioi euroko inbertsioa egingo du Mugikortasun Jasangarrirako Sailak, eta Estazio inguruan hobekuntza ugari Udalak 2024/10/04
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01