Arritokieta kalea trafikoarentzat itxita egongo da hiru astez, Komentua eraberritzeko lanak direla-eta
Maiatzak 20tik aurrera, hiru astez, Arritokieta kalearen zati bat autoentzat itxita egongo da astelehenetik ostiralera, 07:30etik 20:30era bitartean.
Mojaxarren Komentua eraberritzeko obrak direla-eta, hiru astez, trafikoan aldaketak izango dira Alde Zaharrean. Epealdi honetan Komentua eta udaletxea zuntz optiko bidez lotzeko azpiegiturak eraikiko dira, Komentuko saneamendu konexioa egitearekin batera. Dagoeneko hasi dira obrak egiteko zuloak egiten, eta, astelehenetik aurrera (maiatzak 20) ibilgailuei eragiten dieten aldaketak izango dira Arritokieta kalean:
-
IBILGAILUENTZAT: KALEA ITXITA ERAGINDAKO GUNEAN (Arritokieta kalearen beheko aldea eta Foruen plaza)
-
ORDUTEGIA: 07:30-20:30, astelehenetik ostiralera (egun batzuetan posible da trafikoa lehenago zabaltzea)
Kalea itxita dagoen bitartean, gidariek honako bideak erabili ahal izango dituzte:
- Kale Nagusitik datozen ibilgailuak San Jose kaletik igaro ahalko dira
- Arritokieta kalekoak San Juan egoitza aurretik atera beharko dira kalea itxita dagoen bitartean. Txandakako trafikoa ezarriko da errepide zati horretan.
Zumaiako Udalak sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen du, eta, halaber, gogorarazi nahi du trafiko-mozketa hauek beharrezkoak direla Komentua eraberritzeko lanak behar bezala egiteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Komentua
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Komentua ezagutzeko bisita gidatu gehiago izango dira urrian eta azaroan 2025/10/03



