LANA BILATZEN LAGUNTZEKO IKASTAROAK, AZAROA ETA ABENDUAN

2016/11/07

Azaroa eta abenduan zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen azaroko eta abenduko ikastaroen xehetasunak:

UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA

Eskualdean enplegurako dauden baliabideak ezagutuko dituzu

Data: azaroak 4

Hizkuntza: gaztelania

 

 

CURRICULUMA HODEIAN

Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu.

Data: azaroak 11

Hizkuntza: gaztelania

 

 

KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA LAN ELKARRIZKETAN

Lan-elkarrizketa ondo egiteko hitzezko komunikazioa eta ez hitzezko komunikazioa landuko dituzu.

Data: azaroak 18

Hizkuntza: gaztelania

 

 

GAZTE BERME SISTEMA

Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.

Data: azaroak 25

Hizkuntza: euskara

 

 

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE)

Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu

Data: azaroak 28

Hizkuntza: euskara

 

 

AUTOEZAGUTZA

Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko duzu.

Data: abenduak 2

Hizkuntza: gaztelania

 

 

SARE SOZIALETARA SARRERA

Kontaktuak egiteko eta enpresak topatzeko sareko baliabideak ezagutuko dituzu

Data: abenduak 12

Hizkuntza: euskara

 

 

 

CURRICULUMA LANTZEA

Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko duzu

Data: abenduak 16

Hizkuntza: euskara

 

 

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA

Lan kontziliazioarekin eta jardunaldi banaketarekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko
dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horien inguruko eskubide eta beharrak.

Data: abenduak 23

Hizkuntza: gaztelania

 

 

Ikastaro hauek eskaintzen dituzte Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak eta Orientazio Zerbitzuak. Enplegu Zentroa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua da. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».

 

Informazioa eta izen-ematea

 

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus