LANA BILATZEN LAGUNTZEKO IKASTAROAK, MAIATZA ETA EKAINEAN

2017/05/04

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ikastaro eskainiko ditu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen ikastaroen xehetasunak:

 

AUTOMARKETINA, PREZZY BIDEZ

Plataforma hau oso egokia da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulerkorrean aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.

Data: Maiatzak 9

Hizkuntza: gaztelania

 

ERAKUTSI ZURE GAITASUNAK CURRICULUMEAN

CVa egiteko modu eta aukera asko daude. Aukera horiek aztertu eta zure helburu eta perfilaren arabera egokiena dena zein den erabaki behar duzu. Ikastaro honetan lagundu egingo dituzu formaturik egokiena hatatu eta garatzen, zure CVari ahalik etekinik handiena ateratzeko.

Data: Maiatzak 25

Hizkuntza: euskara

 

BIDEO CURRIVCULUMA: ERANTSI BALIOA ZURE HAUTAGAITZARI

Pentsatu izan duzu zu ikustea edo entzutea nahi zenukeela? Bideo CVak balioa eransten dio CV arruntari, izan ere, aukera ematen dizu paperean ikusi ezin dena erakusteko. Ikastaro honetan video CVari edukia eta itxura ematen ikasiko duzu.

Data: Ekainak 15

Hizkuntza: gaztelania

 

CURRICULUM EREDU BERRIAK, WIX BIDEZ

Lainoan hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu, wix euskarria erabiliz.

Data: Ekainak 29

Hizkuntza: euskara

 

 

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus