Maiatzaren 17an zabalduko da TAO bulegoa

2021/05/10

Jende pilaketak ekiditeko beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartuta joatea. Zitak asteazken honetatik aurrera eskatu ahal izango dira e-posta bidez. Maiatzaren 17tik aurrera telefono bidez ere eskatu ahal izango da.

Maiatzaren 17tik aurrera zabalik egongo da Zumaiako TAO bulegoa, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.  Aurten ere Kantauri plazan egongo da, eta bulegorako sarrera Gernikako parkearen aldetik izango dute herritarrek.

Hala, txartel berria egiteko, zalantzak argitzeko, aldaketen berri emateko (helbidea aldatzea, ibilgailua aldatzea, iazko txartela puskatu edo galtzea...) zein erreziboetako akatsak konpontzeko, herritarrek bulegora deitu edo idatzi beharko dute, hitzordua hartzeko.

TAO BULEGOA (Kantauri plaza, 7)
E-posta: zumaiatao@eysaservicios.com
Tel.: 672098718

>> Informazio gehiago: TAO sistema