MANKOMUNITATEAREN LAN POLTSAN IZENA EMATEKO OINARRI ETA ESKAERA ORRIAK UDALETXEAN ETA WEBGUNEAN ESKURAGARRI
Atzo bertan egin zen Alondegian Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarri berri duen lan poltsaren aurkezpena.
Bertan Mankomunitateak 2016ko Enplegu Planaren baitan jaso berri duen lan eskaintzaren berri eman zitzaien herritarrei. Guztira, 11 lanpostu izango dira: mantenu lanak egiteko arduraduna eta 8 peoi eta enpresa arloko 2 teknikari, bata enpresen informazio eta geolokalizazioaren arloko proiektu bat garatzeko eta bestea lan arriskuen prebentzioan aholkularitza eskaintzeko.
Kontratuen iraupena 6 hilabetekoa izango da eta postu hauen artean, lehentasuna izango dute oinarrizko errenta jasotzen dutenek eta 55 urtetik gorako langabetuek. Era berean, 11 lanpostu hauetatik 5 emakumeentzat gordeko dira.
Honen harira, Udalak jakinarazi du interesa duen orok eskuragarri izango dituela udaletxean, baita webgunean ere, lan poltsan izen emateko oinarriak eta eskaera orriak. Era berean, udal teknikari bat egongo da herritarren zerbitzura lan eskaintzaren inguruko azalpenak emateko. Teknikariarekin hitzordua adosteko 943865025 telefonora deitu beharko da.
ESKAERA ORRIAK MANKOMUNITATEKO ERAIKUNTZARA ERAMAN BEHARKO DIRA PERTSONALKI.
Urdaneta Bidea, 6, 20800 Zarautz, Gipuzkoa
Albiste erlazionatuak
Urola Kostako Udal elkartea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21



