Maria Lopez Juezen kartelak iragarriko ditu Zumaiako inauteriak
Bigarren urtez jarraian saritu dute Lopez 2020ko Inauterietako kartel lehiaketan. Aurkeztutako lan guztiak Alondegian daude ikusgai.
Pailazoz mozorrotutako arrain koloretsuak iragarriko ditu 2020ko Zumaiako inauteriak. Maria Lopez izan da saritua bigarren urtez eta 300 euroko saria jasoko du.
Dozena bat kartel aurkeztu dira aurten lehiaketara, eta dagoeneko ikusgai daude Alondegiko sarreran, herritarren sariaren bozketarako. Otsailaren 24ra bitarte egongo da erakusketa zabalik, eta han bertan jasoko dira herritarren sarirako botoak. Zumaiarrek gustukoen duten kartelaren egileak herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria eskuratuko du, eta bozkatzen dutenen artean berriz, bi liburu sorta zozkatuko dira.

Albiste erlazionatuak
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24



