MIKROPREBEN PROGRAMA, LANEKO ARRISKUEN ARLOKO PRESTAKUNTZA JASO ETA ENPRESAREN PREBENTZIO PLANA EGITEKO LAGUNTZA
Eskualdeko enpresa txikientzat. Izena emateko epea irailaren 28ra arte.
Gutxienez pertsona bat kontratatua duen enpresak lan arriskuen prebentzioaren arloko 31/1995 Legea bete behar du.
Prebentzioa antolatzeko, ordea, aukera edo modalitate ezberdinak daude enpresa-jarduera, tamaina eta dituen baliabideen arabera.
Programa honen bidez, enpresa txikiei (10 langile arte) laguntza eman nahi diegu (prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua), enpresaburuak prebentzioa kudeatu eta beregain hartzeko, kostu gehigarririk gabe. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da enpresak gutxieneko prestakuntza jasotzea eta legeak eskatzen duen dokumentazioa prestatu eta lantzea.
Programa honetan parte hartzen duten enpresek, batetik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute (urrian zehar, 8 saio) eta, ondoren, urritik abendura laguntza eta aholkularitza jasoko dute, beren enpresako prebentzio plana idazteko eta prestatzeko. Horretarako, enpresa txikiei egokituta dokumentazioa emango diegu, ulerterraza eta aplikagarria, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Orain arte parte hartu duten enpresen hitzetan “programa oso praktikoa da eta lagungarria, enpresa txikien beharretara egokitutakoa.
Eskualdeko enpresentzat %100 finantzatuta dago.
Informazioa eta izen-ematea:
Izena emateko epèa amaituko da irailaren 28an.
Argibideak jaso edo izena emateko:
Urola Kostako Udal Elkartea
Tel. 943 890808
enpresa@urolakosta.eus (Rakel Calvo)
Albiste erlazionatuak
Urola Kostako Udal elkartea
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/07
- Zabalik dago 'Zaindu Urola Kosta' zaintza lanen arloko prestakuntza ekimenean izena emateko epea 2023/09/07