Olarro Egunean lana egiteko herriko taldeei deialdia

2022/08/17

Irailaren 17an ospatuko da 2022ko Olarro Eguna. Txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko izen-emate epea abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik.

Datorren Irailaren 17an OLARRO EGUNA izango da. Ohikoa denez, gastronomiak garrantzi handia izango du, eta olagarroa zein itsasoko produktuak dastagai izango dira txosnetan, sukaldaritza erakustaldian nahiz herri bazkarian. Guzti honek lan handia eskatzen du, Udalak herriko elkarteei laguntza eskatzen die beste urte batez.

Parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko dira:

  • Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteek hartu dezakete parte deialdian.
  • Elkarte horiek Udalak herriko taldeen artean dirulaguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
  • Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta batik bat edariak banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.

Interesa duten elkarteek turismo bulegoan eman beharko da izena (943143396 // turismoa@zumaia.eus) abuztuaren 31a baino lehen. Talde guztiak irailaren 2an bilduko dira Alondegian, 18:30ean, eta orduan egingo da zozketa. Eginbeharren inguruko xehetasun guztiak ere orduan azalduko dituzte. 

Honakoak dira egin beharreko lanak:

TXOSNETAKO LANA: txosna bakoitzean talde bat

  • OSTIRALEAN talde bakoitzetik 20 lagun (16 urtetik gorakoak) gutxienez, olagarroa moztu eta brotxetak egiteko.
  • LARUNBATA: 09:00-23:00 Olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko, eta arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Taldeak azpiegitura muntatu beharko du. Edariak ere taldearen esku izango dira. Goizeko 9:00 tan hasi eta 23.00ak aldera arteko lana izango da, Olarro egun bertakoa (15-20 bat lagun).

Txosna guztietan ordutegia eta prezioak berdinak izango dira. Prezio herrikoiak eskaintzen dira.

HERRI BAZKARIA ZERBITZATZEA: talde batentzat lana

  • Lan honetako ezaugarri nagusiena da 600 lagunei herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak (35 bat lagun).
  • Sukaldaritza erakustaldirako beharrezko azpiegitura prestatu eta jasotzea ere talde honen ardura izango da.
  • Montatze-desmontatze lanen koordinazioa Udaletxearen eta herri bazkariko eta txosnetako kudeatzaileen artean egingo da.

IZEN EMATE EPEA: abuztuak 31 arte, turismo bulegoan: 943143396 // turismoa@zumaia.eus

Aurkezten diren taldeak bilera batera deituko dira, Irailak 2an izango da, alondegian, arratsaldeko 18.30ean. Bilera horretan lan bakoitzaren betebeharrak zehatz-mehatz zein diren azalduko dira eta zozketaren ondoren talde bakoitzak zein tokitan lan egitea tokatu zaion jakin ahal izango du.