Santiago eta Itzurun hondartzetako kantinak kudeatzeko proposamenak aurkez daitezke jada

2026/02/16

Datorren astean amaituko da bi deialdietan proposamenak aurkezteko epea. Bi hondartzetako kantina zerbitzuaren kudeaketa bermatu nahi da kontratu horiekin.

Datorren astean amaituko dira Santiagoko Portutxiki eta Itzurungo Itzuruntxiki kantinak kudeatzeko zerbitzuaren lizitazio epea. Otsailaren 24ra arte izango da zabalik Itzurungoa; hilaren 26ra arte, berriz, Santiagokoa. 

Kontratu horiekin bi hondartzetako kantina zerbitzuaren kudeaketa bermatu nahi da. Prozedura irekiaren bidez kontratatuko da, eta ohiko izapidez.