Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an
Landare exotiko eta inbaditzaileen arteko ezberdintasunak bereizten ikasteko eta horiek sortzen dituzten kalteak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek larunbat honetan. 10:00etan elkartuko dira, sorosleen etxolaren ondoan.
Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan. Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak modu artifizialean sartutako landareak dira, eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.
Horiek horrela, Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute larunbat honetan (irailak 6). Auzolangileak 10:00etan elkartuko dira sorosleen kabina ondoan, eta 12:00ak arte arituko dira lanean. Uztailean egindako saioari jarraipena emango dioteo rian.
Saioa hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko. Aipamen laburren ostean zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko dituzte guztien artean.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Arropa erosoarekin joatea gomendatzen da, eta lekuan bertan erauzketarako materiala eskura egongo da.
Albiste erlazionatuak
Auzolana
Ingurumena
Hondartzak
- Santiago eta Itzurun hondartzetako kantinak kudeatzeko proposamenak aurkez daitezke jada 2026/02/16
- Santiago hondartzako Portutxiki kantina kudeatzeko proposamenak egiteko epea zabalik, otsailaren 5era are 2026/01/30
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostiral honetan (uztailak 4), igogailuaren egituraren margoketa-lanak tarteko 2025/07/03
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



