Soraya Lopezek irabazi du 2022ko inauterietako kartel lehiaketa
Lopezen lanak iragarriko du aurtengo inauterietako egitaraua. Aurkeztutako kartel guztiak ikusgai daude Alondegian.
Soraya Lopezek 300 euroko saria jasoko du, eta hark egindako kartelak iragarriko du 2022ko inauterietako egitaraua. Herritarren saria, berriz, Alondegiko sarreran dagoen erakusketan jasotzen diren botoen bitartez erabakiko da. Bi lagunentzako otordua eskuratuko du herritarrek hautatutako kartelaren egileak.
Zumaiako Udalak astearen amaieran egingo du publiko festetako programazioa.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak 2023/04/21
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2023/04/05