Su artifizialak direla-eta kontutan hartu beharrekoak

2022/06/28

Ohi bezala, ekainaren 29an su artifizialen ikuskizuna izango da Zumaian. Segurtasuna bermatzeko, Zubiaundia itxita egongo da 20:00etatik 00:00etara bitartean. Gainera, N-634 errepidea itxita egongo da 22:55etik 23:15era.

Asteazken honetan (ekainak 29) su arfizialen ikuskizuna izango da Zumaian. Herritarren segurtasuna bermatzeko, Zumaiako Udalak ondorengo ohar eta gomendioak egin ditu:

1. N-634 errepidea itxita egongo da, 22:55etik 23:15era arte.

2. Zubiaundia itxita egongo da 20:00etatik 00:00etara.

3. Seinaleak eta jarraibideak errespetatu. Segurtasuneko langileek agindutakoa bete behar da eta seinaleak errespetatu. Ez hurbildu suak botatzen ari diren gunera.

4. Hartu lekua 30 minutu lehenago. Ikuskizuna 23:00etan hasiko da, eta komeni da Gernika parkera eta Txomin Agirre kaira garaiz iristea.

5. Adi ibili: Su artifizialak arriskutsuak izan daitezke eta erredurak sor ditzakete

  • Gaizki sentitzen bazara edo zauriren bat izanez gero, joan zaitez anbulantzia dagoen gunera.

  • Suak botatzerakoan ohikoa da errautsak erortzea. Begietan sartuz gero, urarekin garbitu eta ez igurtzi.

  • Su artifizialak ikusteko eremua portu ingurua izanik, uretara erortzeko arriskua dago. Ez hurbildu gehiegi ertzera.

6. Txaluparik ez. Suek dirauten bitartean, ezingo da txalupa, piragua edo bestelakorik ibili itsasadarrean. Ontzi guztiak eremu horretatik kendu egin beharko dira.

7. Ez ukitu su artifizialen arrastoak. Ezohikoa izan arren, su artifizialen osagarriren bat lehertu gabe lurrera eroriz gero, ez ukitu, eta ez eman ostikadarik. Abisatu lehenbailehen udaltzainei edo suhiltzaileei.