TAO txartelen ordainketa egiteko erreziboak etxeetara bidali ditu Udalak

2021/04/30
Erreziboan akatsak egonez gero, maiatzaren 15etik aurrera TAO bulegoan egin beharko dira zuzenketak. Iazko txartelek balio osoa izango dute ekainaren 14ra bitartean.

Bertako herritarren eta herriko enpresa eta gremioen kasuan, etxean jasoko duten erreziboa ekainaren 14a baino lehen ordaindu besterik ez dute egin beharko txartelak hurrengo urtera arteko balioa izan dezan. Udalak erreziboak etxeetara bidali ditu dagoeneko, eta ordainketa banketxean edo egoitza elektronikoan egin daiteke.

Erreziboetan akatsen bat egonez gero, maiatzaren 15etik aurrera egin beharko dira zuzenketak, TAO bulegoan.

Gainontzekoek (bigarren etxebizitzak dituztenak, Zumaian lan egiten dutenak...) ez dute erreziborik jasoko. Horiek TAO bulegotik pasa beharko dute ordainketa egiteko, maiatzaren 15etik aurrera. Maiatzaren 15a baino lehen txartel berria behar dutenek Herritarren Arreta Zerbitzura jo beharko dute.

Halaber, Udalak gogorarazi nahi du txartelaren eskaera telematikoki ere egin ahal izango dela aurtengoan.