TAOren udako aldia gaur amaituko da

2021/09/15

Irailaren 16tik aurrera (osteguna) tarteko aldiari dagokion erregulazioa aplikatuko da: asteburuetan bertakoen eremuak indarrean egongo dira, baita errotazio altuko zenbait gune ere; astean zehar, neguko aldiko araudia aplikatuko da.

Irailaren 16tik azaroaren 4ra bitartean, tarteko aldiari dagokion TAO araudia egongo da indarrean Zumaian, 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Asteburuetan bertakoen eremuak indarrean egongo dira, baita errotazio altuko zenbait gune ere.  Julio Beobide bertakoena izango da (Julio Beobideko bizilagunez gain, San Joseko, Ardantzabideko, Alde Zaharreko eta Arrangoletako bizilagunek utzi ahal izango dute autoa bertan). Halaber, Ardantzabidek beste eremuen funtzionamendu bera izango du araudi berriarekin.

Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.

 

TAO: irailak 16-azaroak 4

>> Deskargatu eskuorria irudian klik eginda:

>> TAO: informazio guztia