Udal adierazpena, joan den asteburuan Zumaian gertatutako bi sexu erasoak direla-eta
Udalak dei egiten die zumaiar guztiei Mugimendu Feministak egindako manifestazio deialdira batzeko. Ostiral honetan izango da mobilizazioa, 18:30ean Beheko plazan hasita.
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespen adierazi nahi du Zumaian joan den asteburuan gertatutako bi sexu erasoen aurka, eta babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die erasotuei eta bere ingurukoei. Udalak dituen informazio eta baliabide guztiak jarri ditu erasotuak izandako emakumeen eskura.
Beste behin ere, argi utzi nahi dugu ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen. Indarkeria sexistak erasotzaile eta erasotu banakakoak ditu, noski, baina ez dira kasualitate hutsa, ez dira kasu isolatuak; emakumeak indarkeriaz tratatzen dituen sistema baten ondorio dira, indarkeria sexista estrukturala da.
Instituzioen ardura da herritarron giza eskubideak bermatzea eta Zumaiako Udalak lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurkako borrokan. Halaber, Udalak herritar guztion inplikazioa eskatzen du. Izan ere, gutako bakoitzaren jarrera aktiboa erabakigarria izan daiteke eraso bat saihesteko.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak egindako manifestazio deialdira eta dei egiten die herritar guztiei ekitaldi horretan parte hartzera. Manifestazioa ostiral honetan (azaroak 5) izango da, 18:30ean Beheko plazatik hasita.
Albiste erlazionatuak
Feminismoa
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
- Zumaiako Udalaren adierazpen instituzionala Martxoaren 8a dela-eta: ZAINTZEN KRISIARI, ELKARLANEAN, SOLUZIO BERRIAK 2023/03/08
Berdintasuna
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
- Zumaiako Udalaren adierazpen instituzionala Martxoaren 8a dela-eta: ZAINTZEN KRISIARI, ELKARLANEAN, SOLUZIO BERRIAK 2023/03/08