Udal adierazpena, Zumaiako emakume batek Zarautzen jasandako sexu erasoa dela-eta
Zumaiako Udalak, Zumaiako Mugimendu Feministarekin batera, dei egiten die herritar guztiei ostiral honetan (urriak 22) egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Beheko plazan.
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du joan den asteburuan Zumaiako emakume batek Zarautzen jasandako sexu erasoaren aurka, eta babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die erasotuari eta bere ingurukoei. Udalak dituen informazio eta baliabide guztiak jarri ditu erasotutako emakumearen esku, baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere.
Zumaiako Udalak gertaeraren berri izan duenetik emakumeen aurkako indarkeriari erantzuteko protokoloa aktibatu du, erasotuari egokia den arreta eman ahal izateko beharrezkoa den koordinazioa ziurtatzeko. Behin pausu horiek emanda, Zumaiako Udalak hurrengo erabakiak hartu ditu: alde batetik, Udalaren jarrera irmoa adieraztea, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten erasoak; eta, bestetik, herritar guztiei bide bat eskaintzea, gaitzespen argi bat agertu dezaten emakumeen aurkako indarkeriaren aurka, indarkeria ez baita soilik erasoa pairatzen duten emakumeen arazoa, jendarte guztiarena baizik.
Instituzioen ardura da herritarron giza eskubideak bermatzea eta Zumaiako Udalak lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria sexistaren adierazpen guztien aurkako borrokan. Halaber, Udalak herritar guztion inplikazioa eskatzen du. Izan ere, gutako bakoitzaren jarrera aktiboa erabakigarria izan daiteke eraso bat saihesteko.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak, Zumaiako Mugimendu Feministarekin batera, dei egiten die herritar guztiei ostiral honetan egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Beheko plazan.
Albiste erlazionatuak
Feminismoa
- LGTBI Harrotasunaren Egunean, Zumaiako Udalaren adierazpena: LGTBI+ BIZITZEK BALIO DUTE 2022/06/28
- Berdintasunaren inguruko kezka eta beharrak identifikatzeko saioa izango da maiatzaren 31n 2022/05/26
- Gune Morea egongo da Saregile plazan apirilaren 23an eta 30ean, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2022/04/21
- Zaintzen sistema publiko-komunitarioaz ariko da Miren Aranguren asteazken honetan 2022/04/04
Berdintasuna
- Udal adierazpena, Zumaian gertatutako ziztada kasua dela-eta 2022/08/13
- Eskura udal aldizkariaren ale berria webgunean ere bai 2022/08/10
- LGTBI Harrotasunaren Egunean, Zumaiako Udalaren adierazpena: LGTBI+ BIZITZEK BALIO DUTE 2022/06/28
- 'Zarata', LGBTI+ kolektiboarekiko dugun ikuspegia zabaltzeko 2022/06/24