Udal adierazpena, Zumaian gertatutako ziztada kasua dela-eta
Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du erasoaren aurka, eta babes eta elkartasuna adierazi erasoa jasan duen emakumeari. Halaber, Zumaiako Mugimendu Feministak igande honetarako egindako deialdian parte hartzera deitzen ditu herritarrak.
Zumaiko Udalak bart gauean gertatutako ziztada kasua salatu nahi du. Ziztada hauek indarkeria matxistaren forma berri bat dira eta ezin dira gertaera isolatu gisa ulertu. Emakumeen beldurra eta mendekotasuna sustatzea dute helburu, eta askatasuna eta ongizatea baldintzatu eta mugatu nahi dute. Udaran ere, bai jaietan eta bai egunerokotasunean, libre lasai eta seguru bizitzeko eskubidea dugu emakumeok.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak erasoa salatzeko egindako deialdiarekin, eta dei egiten die herritar guztiei protestan parte hartzera. Elkarretaratzea igande honetan izango da, 12:00etan Saregile plazan.
Azkenik, herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko. Egun eskura dauden baliabideen zerrenda eta kontaktua:
- 112 telefonoa (24 orduz, larrialdi egoeretan)
- 943 143232 (Zumaiako udaltzaingoa)
- 900 840 111 (SATEVI, Indarkeria matxista jaso duten emakumeentzako zerbitzu espezializatua, Eusko Jaurlaritza)
- Laguntza eta orientazioa: Zumaiako Gizarte Zerbitzuak (943 862200) eta Berdintasun Saila (943 865025).
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12