Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez
Izen-ematea Lanbideren bidez egin behar da, uztailaren 3tik 11ra bitartean (biak barne). Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan. Prozesu honetatik udal eraikinen garbitzaileen lan poltsa ere osatuko du Udalak.
Zumaiako Udalak udal eraikinen garbitzaile bat aldibaterako kontratatzeko prozesua martxan jarri du. Lanbideren bitartez egingo da prozesua, merezimenduen balorazioaren bidez. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa sortuko du Udalak, lanpostuan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.
Izen-ematea Lanbideren bidez egin behar da, uztailaren 3tik 11ra bitartean (biak barne). Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan.
> Oinarriak
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Bi AOT plaza egonkortzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai 2024/06/25
- Kontu hartzailetzako teknikariaren plaza betetzeko prozesuko merituen behin behineko balorazioak ikusgai daude 2024/06/25
- Kirol teknikari plaza betetzeko prozesuaren barruan egindako 1. probaren behin behineko puntuazioak ikusgai 2024/06/25
- Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikariaren plaza betetzeko prozesuko merituen behin behineko balorazioak ikusgai daude 2024/06/21