Udalbatzak 2025erako aurrekontuak eztabaidatuko ditu osteguneko osoko bilkuran

2024/11/26

Zumaiako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du ostegun honetan, azaroaren 28an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Bileran, 2025eko aurrekontu proiektua eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientea aztertuko dituzte, besteak beste.

Azaroko ohiko osoko bilkura egingo dute ostegun honetan. Plenoan honako gaiak aztertuko dituzte, besteak beste:

  • 2025eko aurrekontu proiektuaren onarpena
  • Dirulaguntzen plan estrategikoaren onarpena
  • Komentuaren birgaitze obraren azken ziurtagiriaren onarpena
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientearen proposamenaren onarpena

Plenoan, gainera, 2024ko Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko mozio bat eztabaidatuko dute, euskararen aldeko konpromisoa eta ardura berritzeko.

> Osoko bilkura 2024/11/28