Udaleku irekietarako begirale eta koordinatzaile izateko behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Erreklamazioak egiteko epea apirilaren 3tik 20ra arte egongo da zabalik, biak barne.
Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak egiteko epea apirilaren 3tik 20ra bitartean egongo da zabalik.
BEGIRALEAK: Behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda
KOORDINATZAILEAK: Behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda
Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.
Lan eskaintzen inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK
>> UDALEKUETAKO KOORDINATZAILEAK
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Haur teknikari laguntzailearen eta Ludotekako hezitzaileen hautaketa prozesuetako merezimenduen behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak 2023/11/29
- Kirol patronatuko gerentearen eta gizarte langilearen hautaketa prozesuetako behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira 2023/10/23
- Egonkortze prozesua: merezimenduak egiaztatzeko epea zabaltzea, eta euskarako proba egiteko deialdia 2023/10/17
- [AKATS ZUZENKETA] Gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak 2023/09/15