Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ekainaren 29an eta 30ean, sanpedroak direla-eta

2023/06/26

Udaleko lan egutegian San Pedro eguna jai-eguna izanik, ekainaren 29an eta 30ean udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira. Uda sasoiko ordutegien berri ere aurkituko duzu oharrean.

Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ostegunean eta ostiralean (hilaren 29an eta 30ean). Edonola ere, udalak zenbait zerbitzu eskainiko ditu: turismo bulegoa martxan egongo da udako ordutegiarekin, baita Udaltzaingoa ere. 

Udaltzaingoa gauez, ekainaren 28an eta 29an

Udaltzaingoaren zerbitzua zabaldu egingo da sanpedroetako bi egunetan, festa egun guztietan egiten den moduan. Hala, ekainaren 28an eta 29an (asteazkenean eta ostegunean), gau osoan zehar egongo dira lanean. Telefono zenbakia: 943143232.

Bestalde, ekainetik irailera bitartean udako ordutegian ariko dira lanean, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara. Ordutegi horretatik aurrerakoaz Ertzaintza arduratuko da.

Kiroldegia itxita, ekainaren 23tik uztailaren 3ra

Ekainaren 23tik uztailaren 3ra bitartean kiroldegia itxita egongo da, udako itxiera teknikoa dela eta. Tarte horretan, kiroldegiko bazkide direnek Mugiment kirol txartela baliatu dezakete beste kiroldegietako zerbitzuak erabiltzeko. Lotura honetan jasota daude Mugiment kirol txartelaren inguruko xehetasun guztiak.

Udako ordutegia liburutegian, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) eta Emakumeon* Etxean

Uda sasoian aldaketak egoten dira zenbait udal zerbitzuren ordutegietan. Hemen jaso ditugu xehetasunak:

LIBURUTEGIA:

Helduen Liburutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
  • Astearte eta ostegunetan 9:00-14:00 / 18:00-20:00

Haurren Liburutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 10:00-14:00
  • Astearte eta ostegunetan 10:00-14:00 / 18:00-20:00

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA (UDALETXEAN):

Ekainaren erdialdetik udako ordutegia du Zumaiako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak: 08:00etatik 14:00etara eskainiko da zerbitzua uda sasoi guztian.

E-mail bidez ere egin daitezke eskaerak, udala@zumaia.eus helbidera idatzita, eta telefono bidez kontsultak egin daitezke, 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta. Halaber, herritarrek tramiteak modu telematikoan egiteko aukera dute, lotura honetan.

EMAKUMEON* ETXEA:

Uztailaren hasieratik udako ordutegiarekin ari dira Emakumeon* Etxean, eta astelehenetik ostiralera eskainiko dute jendaurreko arreta, 09:30etik 12:30era bitartean. Abuztuan herritarrentzat itxita egongo da, eta irailean zabalduko ditu berriro ere ateak.