Udako ordutegia Herritarren Arreta Zerbitzuan
Gaurtik udako ordutegia izango du Zumaiako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuak: 08:00etatik 14:00etara eskainiko da arreta.
Herritarren Arreta Zerbitzuaren helburua da Udalak herritarrekin duen harremana ahalik eta gehien erraztea. Herritarrek egin behar dituzten tramite guztiak bideratzen dira bertatik: errolda eta bestelako agiriak, dirulaguntza eskaerak eta bestelakoak.
Udaletxeko beheko solairuan ematen da zerbitzua, astelehenetik ostiralera. Gaurtik udako ordutegia izango du, eta 08:00etatik 14:00etara bitartean emango da arreta.
E-mail bidez ere egin daitezke eskaerak, udala@zumaia.eus helbidera idatzita, eta telefono bidez kontsultak egin daitezke, 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta. Halaber, herritarrek tramiteak modu telematikoan egiteko aukera dute, lotura honetan.
Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
udala@zumaia.eus | 943 86 50 25
Udako ordutegia: 08:00-14:00
Egoitza telematikoa
Albiste erlazionatuak
Zerbitzu publikoak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



