Urola plazako berrurbanizazio lanak amaitu dituzte, eta autobus geltokia eta komuna zabalik daude
Eremu horretan komun finkoa izango da aurrerantzean urte osoan. Oinezkoen bidea eta autobusen geralekua ere egokitu dituzte.
Urola plaza inguruko oinezkoen bidea eta autobusen geralekua berrurbanizatzeko lanak amaitu dituzte dagoeneko, eta zabalik dira eremu horretan ezarritako komun publikoak ere. Obra Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egin du, 37.540 euroko aurrekontuarekin. Lanen helburua izan da plazako eremu hori berrantolatzea eta irisgarritasuna eta erabilera hobetzea.
Lanek iraun duten bitartean, udan erabiltzen zen komuna kendu egin behar izan dute. Berrurbanizazio lanak amaituta, ordea, Urola plazak komun finkoa izango du urte osoan, herritarrek eta plazako erabiltzaileek urteko edozein unetan erabil dezaten. Autobus geltokia ere dagoeneko erabilgarri dago.



