Zabalik dago TAO bulegoa
Iaztik bertakoen txartela dutenek eta aldaketarik egin behar ez dutenek, etxean jasotako ordainagiria oraindu besterik ez dute egin behar. Txartel berria behar izatekotan, bi modutan egin daiteke eskaera: internet bidez, edo TAO bulegoan, aurrez aurre.
Dagoeneko zabalik dago Zumaiako TAO bulegoa. Kantauri plaza 7 helbidean dago, Gernikako parkearen aldean. Hala, txartel berria egiteko, zalantzak argitzeko edo aldaketen berri emateko (helbidea aldatzea, ibilgailua aldatzea, iazko txartela puskatu edo galtzea...) bertara jo dezakete herritarrek.
Uda sasoiko erregulazioa indarrean jartzerako, bertakoen txartela berritu beharko dute zumaiarrek. Horretarako, ekainaren 10a baino etxean jasotako ordainagiria ordaindu beharko dute. Ordainketa eginda, txartel honek 2024ko ekainaren 14ra arte balio osoa izango du.
Txartel berria behar izatekotan (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:
- Internet bidez, hemen klik eginda
- TAO bulegoan, aurrez aurre
TAO bulegoa
Kantauri 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 / 17:00-19:30