Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea
Azaroaren 5etik 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, HAZ zerbitzuan. Laguntzak goi-mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei zuzenduta daude.
Zumaiako Udalak norbanako kirolariei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Eskaerak azaroaren 5etik 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.
Laguntza hauek Zumaian erroldatutako goi-mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten 18 urtetik beherako herritarrei zuzenduta daude —urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak barne—, betiere udalaren kirol-jardueretan parte hartu badute.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eranskinak udalaren webgunean daude eskuragarri. Prozedura doakoa da, eta izapideak telematikoki egitea gomendatzen da.
> Eskabide orria
> Eskaera telematikoa eta informazio guztia
Albiste erlazionatuak
Kirolak
Dirulaguntzak
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25



