Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan
Bihar izango da urteroko surf festa, ZISKE elkarteak antolatuta; ekimenari Dantz Point egitasmoa batu zaio, eta DJak izango dira iluntzetik aurrera.
Larunbat honetan (uztailak 19), kirolak, kulturak eta inklusioak bat egingo dute Itzurun hondartzan. ZISKE surf elkarteak doako surf ikastaroak emango ditu 16:00etatik 19:00etara bitartean; 16:00etatik 18:00etara, gainera, aniztasun funtzionala duten herritarrentzat bereziki prestatutako zerbitzua emango dute.
Eguna ez da arratsaldearekin amaituko, ordea. 19:30ean hasi eta goizaldeko 03:00ak bitartean, Dantz Point musika jaialdiak hartuko du hondartza. Goiko, Jara, Julen Lujan eta U. Bellamy izango dira aurtengo edizioan parte hartuko duten musikariak.
Musika elektronikoa eta garaikidea uztartuz ondareari balioa ematea helburu du Dantz Point egitasmoak. Gipuzkoako txoko berezietan antolatu dituzte emanaldiak, musikaren laguntzarekin herritarrek beren ingurunearekin konekta dezaten. Hernanin, Arrasateko Monterron parkean nahiz Donostian izango dira hurrengo saioak.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
Zumaia bizitzeko da
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26



