Zumaiako hainbat gunetan doako WiFi publikoa erabilgarri dago dagoeneko
Herriko plaza eta eraikin publikoen inguruetan Wi-Fi publikoa erabili ahal izango dute herritarrek aurrerantzean. WiFI4EU Europar Batasuneko ekimenaren baitan garatu da proiektua.
Zumaiako Udalak WiFi4EU programan parte hartzeko eskaera egin zuen 2018an. Eskaeraren onarpen eta gero, beharrezko izapideak egin eta proiektua zehaztuta, herriko plazetan eta hainbat eraikinetan WiFi sare publikoa eta doakoa erabili ahal izango dute herritarrek aurrerantzean.
Instalazio lanak amaitu dituzte dagoeneko, eta honako guneetan erabili ahal izango da WiFia:
- Amaia plazan
- Gernika parkean (Portuko geltokiaren inguruan)
- Beheko plazan
- Victoriano Arrate kalean
- Aitzuri frontoian
- Kiroldegiko harmailetan
- Musika Eskolan
- Komentuan
- Oikiako plazan
- Artadiko plazan
- Narrondoko plazan
Horretarako, mugikorrean edo ordenagailuan WiFi-aren aukeren artean “ZUMAIA WIFI4EU” aukeran klik egin beharko dute herritarrek. Baldintzak onartu eta gero, gailua bi orduz egongo da sarera konektatuta, betiere konektatutako gune horren inguruan egonez gero. Bi ordu eta gero, konektatuta jarraitu nahi izanez gero, sarera konektatzeko pausu berdinak jarraitu beharko dira berriro.
WiFi4EU programa
WiFi4EU Europar Batasuneko ekimenak, espazio publikoetan, hau da, parke, plaza, eraikin ofizial, liburutegi,osasun zentro edota museoetan, herritarren wifirako sarbidea bultzatzen du eta horretarako diru-laguntzak eskaintzen dizkie Europako udalerriei. Ekimenaren inguruko informazio gehiago izateko, sartu lotura honetan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13