Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak
Azken erailketa sexista salatzearekin batera, hildakoaren familia eta gertukoei babesa adierazi nahi die Zumaiako Udalak. Horrekin batera dei egiten die zumaiarrei bihar (ostirala) Saregile plazan egingo den protestan parte hartzera.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Santutxun (Bilbo) gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Urte honetan, lau dira indarkeria sexistaren ondorioz eraildako emakumeak Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die irailaren 13an, ostirala, 19:00etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03



