Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak
Azken erailketa matxista salatzearekin batera, haurraren amari, familiari eta gertukoei babesa adierazi nahi die Zumaiako Udalak. Horrekin batera dei egiten die zumaiarrei larunbat honetan, eguerdiko 13:00ean Ardantzabideko rokodromoak egingo den protestan parte hartzera.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du aitak Bilbon haur bat erail izana, eta elkartasuna adierazi nahi die amari, gainontzeko familiari eta gertukoei.
Indarkeria bikarioaren ondorioz aurten Euskal Herrian hil duten lehen adingabea da. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketa onartzen, ez Zumaian ez beste inon. Eta horren aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Era berean, herritarren ardura da edozein indarkeria motaren aurrean modu aktiboan jardutea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die maiatzaren 31n, larunbata, 13:00etan Ardantzabideko rokodromoan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03



