Zumaiako Udalak bat egiten du Gasteizen gertatutako erailketa matxista salatzeko gaur egingo den mobilizazioarekin
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Gasteizen gertatutako erailketa sexista eta eraildako emakumearen familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Urte honetan, bost dira indarkeria sexistaren ondorioz eraildako emakumeak Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur, urriak 13, 20:00an, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Albiste erlazionatuak
Feminismoa
- Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute 2023/09/14
- Iruñeko erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/04
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
Berdintasuna
- Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute 2023/09/14
- 'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan 2023/09/12
- Zumaiarrei deialdia zaintzari buruzko galdetegia betetzeko 2023/07/05
- Iruñeko erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/04