Zumaiako Udalak Bilboko hilketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak
Hilketa salatu eta hildako emakumearen familiari eta gertukoei babesa adierazi nahi die Udalak. Horrekin batera, dei egiten die zumaiarrei gaur, ostirala, 19:00etan Saregile plazan egingo den protestan parte hartzera.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du gaur Bilbon gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Urte honetan indarkeria sexistaren ondorioz eraildako seigarren emakumea da Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die, gaur, ostirala, azaroak 27, 19:00etan Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Albiste erlazionatuak
indarkeria matxista
- Aurten 53 indarkeria matxista kasu berri artatu dira Zumaian 2026/11/25
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du larunbatean gertatutako eraso sexistaren aurka, eta bat egiten du ostiralean egingo den manifestazioarekin 2026/10/07
- Zumaiako Udalak indarkeria sexista kasuetan jarduteko protokolo berritua sinatu du 2026/02/19



