Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die
Zumaiako Udalak dei egiten die herritarrei Urola Kostako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egitera. Zumaian ostegunean izango da elkarretaratzea, 19:00etan Saregile plazan.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Indarkeria sexistaren ondorioz urte honetan Euskal Herrian eraildako lehenengo emakumea da. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Urola Kostako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur, maiatzak 18, 19:00etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
Feminismoa
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13