Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du

2025/11/25

Prozesuan parte hartzeko izen-ematea azaroaren 26tik abenduaren 29ra arte egongo da zabalik.

Zumaia Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia jarri du martxan, lan eskaintza publikoetan jasotako plazen barruan. Behin betiko izaeraz beteko dira lanpostuak, eta hautaketa prozesua oposizio-lehiaketalibre bidez egingo da. Deialdia gaur bertan argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta horrenbestez, izen-ematea bihartik aurrera zabalik egongo da, abenduaren 29 arte, biak barne.

Deialdian oinarri arautzaileak eta parte hartzeko baldintzak zehazten dira: titulazioa eta hizkuntza-eskakizunak, besteak beste. Hautaketa prozesuari buruzko informazio guztia honako atalean kontsultatu daiteke (bertan ikus daitezke, oinarriez gain, tasaren ordinaketari buruzko informazioa zein eskabidea aurkezteko jarraibideak):

> Hautaketa prozesua: 11 administrari lanpostu