Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia
Ikusgai daude oposizio-faseko lehenengo probaren behin betiko emaitzak. Horrez gain, bigarren proba egiteko eguna, tokia eta baldintzak zehaztu ditu Zumaiako Udalak.
Zumaiako, Azpeitiko eta Getariako udalek elkarrekin abiatutako hautaketa-prozesuaren barruan, oposizio-faseko lehenengo eta laugarren probak egin zituzten azaroaren erdialdean. Lehenengo probaren behin betiko emaitzak ikusgai daude dagoeneko; laugarren probaren emaitzak, berriz, aurrerago argitaratuko dira.
Era berean, oposizio-faseko bigarren probarako deialdia egin du Zumaiako Udalak. Proba hori 2026ko otsailaren 2an (astelehena) egingo da, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan (Victoriano Arrate hiribidea, 8). Azterketa 9:30ean hasiko da, baina hautagaiek 9:00etarako bertaratu beharko dute. Berandu iristen direnek ezingo dute proba egin. Azterketara joateko, NANa, pasaportea edo gida-baimena eraman beharko da.
Bigarren proba derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da, eta 20 puntu izango ditu gehienez. Proba euskara hutsean egingo da, eta hautagaiek epaimahaiak proposatutako kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dituzte, lanpostuaren funtzioekin eta gai-zerrendarekin lotutakoak. Proba egiteko ordubeteko denbora izango dute, eta gutxienez 10 puntu lortu beharko dituzte azterketa gainditzeko.
Lan-eskaintzari eta hautaketa-prozesuari buruzko informazio guztia egoitza elektronikoan dago eskuragarri. Bertan ikus daitezke, besteak beste, probaren behin-behineko emaitzak, galdetegia eta erantzun zuzenen dokumentua. Hautagaiek abenduaren 10etik 23ra bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dituzte erreklamazioak.



