Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak
Zumaiako Udalak Komentua Kultur Topagunea dinamizatu eta koordinatzeko kultur dinamizatzaile bat kontratatzeko hautaketa-prozesua jarri du martxan. Oposizio-lehiaketa bidez egingo da hautaketa, eta behin-behineko izaeraz beteko da postua. Izen-ematea otsailaren 17tik martxoaren 16ra arte (biak barne) egongo da zabalik.
Kontratazio honen helburua da Komentua Kultur Topagunearen eguneroko funtzionamendua indartzea, bertan biltzen diren elkarteen, sortzaileen eta herritarren arteko elkarlana sustatuz, eta Udalaren eta Topagunearen arteko koordinazioa sendotuz.
Lanpostuaren ezaugarri nagusiak
-
Lanpostua: Kultur dinamizatzailea
-
Sailkapena: A2 taldea
-
Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE, derrigorrezkoa
-
Lanaldia: %100
-
Urteko ordainsari gordina: 44.780,09 € (antzinatasuna aparte)
-
Hautaketa-sistema: Oposizio-lehiaketa (sistema irekia)
Eginkizun nagusiak
Lanpostuak, besteak beste, honako ardura hauek izango ditu:
-
Kultur Topagunean dauden elkarteen arteko harremanak dinamizatzea eta elkarlana sustatzea.
-
Asanbladaren funtzionamendu egokia eta kalitatezkoa bermatzea.
-
Herriko ekosistema kulturala osatzen duten sortzaile eta eragileekin harremanak lantzea.
-
Kultur Topagunearen barne- eta kanpo-komunikazioa bideratzea.
-
Espazioen erabilera egokia eta agenda kulturalaren jarraipen orokorra bermatzea.
-
Genero-ikuspegia eta euskararen erabilera txertatzea eguneroko jardunean.
Parte hartzeko baldintzak
Besteak beste, honako baldintza hauek bete beharko dira:
-
Diplomatura edo baliokidea den gradua izatea.
-
Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.
-
Deialdian ezarritako gainerako baldintza orokorrak betetzea.
Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 20 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira, egoitza elektronikoaren bidez edo Udalaren erregistroan.
Hautaketa-prozesuari, baldintzei eta probari buruzko informazio osoa oinarrietan jasota dago, eta Zumaiako Udalaren webgunean kontsulta daiteke.
Albiste erlazionatuak
Komentua
Kultura
Lan eskaintza publikoa
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



