Zumaiako Udalak Urbasan gertatutako hilketa matxista salatzen du, eta bat egiten du Mugimendu Feministak egindako protesta deialdiarekin
Zumaiako Udalak salatu nahi du aste honetan Urbasan gertatutako hilketa, eta hildakoa haurraren amari, familiakoei eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die. Zentzu horretan, nabarmendu nahi du haurren aurkako indarkeria ere indarkeria matxista dela.
Urbansan gertatutakoaren hipotesi nagusiaren arabera, aitak bere burua bota zuen hutsera semea besarkatuz. Hori horrela, indarra hartu du indarkeria bikarioaren hipotesiak. Haurren aurkako indarkeria ere indarkeria matxista kasua izanik, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin, eta herritar guztiei dei egiten die azaroaren 10ean, ostiralean, 19:30etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04