'Euskara eta musika: Ahots berriak eztabaida zaharretan', Jurgi Ekiza, Amancay Gaztañaga eta Uxue Iturrate 'Ningra'

Noiz
Martxoak 10, asteazkena, 18:30
Non
AITA MARI ANTZOKIA

More information about this event…

Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Uxue Iturrate (Ningra) musikarien hitzaldia, 'Euskara, bestela ez gara' zikloan. Izen-emateak: euskara@zumaia.eus // 943865025 (616 luz.)

'Euskara, bestela ez gara' zikloak 10 urte betetzen dituen honetan, elkarlanean antolatu dute Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Larraina euskara elkarteak eta Emakumeon* etxeak, beste herritar batzuen laguntzarekin. Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira, lehen hirurak Alondegiko Oxford aretoan, eta azkena Aita Mari antzokian.

- Otsailak 17: Euskara turismoaren olatuan, Goizane Arana Arexolaleiba eta Asier Basurto Arruti. Bideratzailea, Gorka Zabaleta.

- Otsailak 24: Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak, Enara Eizagirre Arandia

- Martxoak 3: Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara, Idurre Eskisabel Larrañaga eta Lorea Agirre Dorronsoro

- Martxoak 10, Aita Mari antzokian: Euskara eta musika. Ahots berriak eztabaida zaharrean, Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Uxue Urrate (Ningra). Bideratzailea, Julen Aperribai