'Euskara, bestela ez gara' 10. hitzaldi zikloa, elkarlanean
Euskara ardatz hartuta, lau hitzaldi izango dira Zumaian otsailaren 17tik martxoaren 10era bitartean.
2012tik urtero egin da “Euskara, bestela ez gara” zikloa, eta aurten elkarlanean antolatu dute Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Larraina euskara elkarteak eta Emakumeon* etxeak, beste herritar batzuen laguntzarekin. Aurten hitzaldi bakoitzak gai bat aztertuko du; lehen hirurak Alondegiko Oxford aretoan izango dira, eta martxoaren 10ekoa Aita Mari zineman. Ohi bezala, asteazkenetan izango dira hitzorduak, 18:30ean. Segurtasun neurriak hobeto zaindu ahal izateko, nahitaezkoa da hitzaldietarako aurrez izena ematea, euskara@zumaia.eus helbidera idatzita edota 943865025 (616 luz.) zenbakira deituta.
Lehenengoa otsailaren 17an izango da, izenburua “Euskara turismoaren olatuan” da, eta hizlari arituko dira Goizane Arana (UEMAko teknikaria) eta Asier Basurto (Donostiako BiziLagunEkin plataformako partaidea), bideratzaile Gorka Zabaleta dutela. Azken urteotan turismoak gora egin du kostaldeko herrietan, eta horrek eragina izan du herritarren bizimoduan, ohituretan, egunerokoan…, batzuetan zeharo aldatu edo baldintzatu du. Arnasgune batzuetan ere nabarmenak dira arriskuak eta mehatxuak, baina aukera batzuk ere badaude. Zenbateraino dago gure esku eragitea? Zer egin dezakegu euskara babesteko eta indartzeko, adibidez?
Bigarren hitzaldia otsailaren 24an izango da, eta Aztiker ikerguneko Enara Eizagirre teknikariak emango du, UEMAren beka bati esker egindako ikerlana oinarri hartuta: “Migrazio erdalduna herri euskaldunetan”. Immigrazioaren fenomenoa ez da berria Euskal Herrian. Industrializazioak aldaketa sakonak ekarri zituen gure herriaren demografian eta egoera soziolinguistikoan. Azkeneko bi hamarkadetatik fenomenoa errepikatzen ari da. Horren aurrean, 2005az geroztik udalerri euskaldunetara etorritako erdaldunek euskararen inguruan dituzten gogoetak aztertuko dira hitzaldi honetan. Zer nolako harremana eta iritzia dute euskararekiko eta bizi diren herriekiko kanpotik etorritakoek? Zer sentimendu, behar, muga eta aukera euskararekiko? Euskararekiko duten harremanean zein dira eragin handiago duten aldagaiak?
Hirugarren hitzaldia martxoaren 3an izango da. Idurre Eskisabel (EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre (Jakin aldizkariko zuzendaria) arituko dira gai hau aztertzen: “Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara”. Gaur eta hemen emakume izatea eta euskaldun izatea bazterreko izateko bide dira oraindik. Prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen jendarteko botere sarean jokoan daude euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna. Biak dira menderakuntzaren alaba, eta, horregatik, biak dira indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, zein jendarte berdinzale eta bizigarriago baten alde eragiteko guneak, . Horrenbestez, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzea da hitzaldiaren helburua.
Azkenik, zikloa ixteko, musikaren inguruko solasaldia izango da martxoaren 10ean Aita Mari zineman. Musika euskaraz egitearen inguruko estigmak eta aurreiritziak gainditutzat ditugu, baina tarteka berpizten dira eztabaida zaharrak. Elementu berriak ere agertzen dira, etengabeko mugimenduan den musika panorama astintzen dutenak eta galdera berriak pausatzen dizkigutenak. Galdera horiek egungo musikariak nola zeharkatzen dituzten lehen pertsonan jakiteko asmoz, Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Ningra musikariak elkarrizketan arituko dira, bideratzaile Julen Aperribai dutela.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Turismoa
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11



