Erakusketa:'Zuloaga eta Zumaia'

Noiz
Irailaren 6tik urriaren 4ra
Non
Oxford aretoa

More information about this event…

Ignacio Zuloaga jaiotzaren 150. urteurrenean margolariaren eta Zumaiaren arteko harremana aztertzen du erakusketak, informazio panel, argazki, artelan, dokumentu eta ikusentzunezkoen bitartez.

Ismael Manterola arte historialari zumaiarrak gidatu du erakusketaren antolaketa, Ignacio Zuloagak Zumaian izan zuen bizitzan arreta jarrita. Zumaiako Udalaren babesa izan du, eta ezinbestekoa izan da Zuloaga Fundazioarekin lankidetza. Gainera, Euskadiko Filmategia, Distira Argazki Elkartea, Photomuseum eta San Telmo Museoaren laguntza izan dute antolatzaileek, baita hainbat norbanakorena ere.


Irailaren 6tik urriaren 4ra, Oxford aretoan

  • Egunero 18:30-20:30
  • Asteburu eta jaiegunetan 12:30-14:00 + 18:30-20:30

(erakusketa irailak 5 larunbatean hasiko da, baina ekitaldi itxia izango da)

 

Zuloaga Fundazioaren hitzaldiak (izena eman behar da tokia gordetzeko, gehienez 2 lagun)

  • Irailak 10 osteguna, 19:00

               Ignacio Suárez-Zuloaga

               La 'bandera de los Zuloaga'. Valores humanos de una saga de artistas guipuzcoanos.

               Izen-ematea: irailak 8tik (09:30-14:00)  943861056 edo alondegia@zumaia.eus

  • Irailak 28 astelehena, 19:00

               Margarita Ruyra

                Santiagoetxea. Vicisitudes de un proyecto temerario.   

                Izen-ematea: irailaren 24tik (09:30-14:00)  943861056 edo alondegia@zumaia.eus