Hitzaldia:'Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara', Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre
'Euskara, bestela ez gara' zikloak 10 urte betetzen dituen honetan, elkarlanean antolatu dute Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Larraina euskara elkarteak eta Emakumeon* etxeak, beste herritar batzuen laguntzarekin. Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira, lehen hirurak Alondegiko Oxford aretoan, eta azkena Aita Mari antzokian.
- Otsailak 17: Euskara turismoaren olatuan, Goizane Arana Arexolaleiba eta Asier Basurto Arruti. Bideratzailea, Gorka Zabaleta.
- Otsailak 24: Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak, Enara Eizagirre Arandia
- Martxoak 3: Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara, Idurre Eskisabel Larrañaga eta Lorea Agirre Dorronsoro
- Martxoak 10, Aita Mari antzokian: Euskara eta musika. Ahots berriak eztabaida zaharrean, Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Amancay Gaztañaga (Grises) eta Uxue Urrate (Ningra). Bideratzailea, Julen Aperribai
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





