Olarro Eguna 2026
Egitaraua 2026:
Irailak 19, OLARRO EGUNA
- Goiz partean ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.
- 10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan AZOKA.
- 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.
- 11:00etatik 13:00etara (bi txanda), Gernikako parkean 6-10 urte bitarteko haurrentzat Algorri Interpretazio Zentroko olagarro panpinen TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100.
- 11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XVIII. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
- Goiz partean, OLAGARROA PATATEKIN eta BROTXETAK
- 11:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz (gaztelaniaz 12:30ean) % 50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: geoparkea.eus.
- 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA
- 11:15ean HAMAIKETAKOA olagarro harrapatzaile izandakoentzat.
- 11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu
- 12:30ean KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.
- 14:30ean HERRI BAZKARIA, Sagarbideko aterpean.
- 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA
- Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK
- 18:30ean HAMARRU ELEKTROTXARANGA herriko kaleetan.
- 19:30ean Kofradian, Olarro Eguneko Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei.
- 22:30ean Kofradian, ERROMERIA SUTARGI
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





