Gure altxorrak gorde ditzagun

3-panela.jpg

GURE ALTXORRAK GORDE DITZAGUN

Santiagoko duna-sistemak azalera txikia du, 3 hektarea inguru, eta aisialdi-gune garrantzitsua denez gizakiaren eragin handia jasaten du. Zumaiako Udalaren plan bereziaren bitartez babestuta dago eta Natura 2000 Sarean barneratuta dago Santiagoko padurarekin, Artadi auzoko artadiarekin eta Beduako meandroarekin zein Usurbiribillaga uharteekin batera.

Dunak lehen eta orain
Urola itsasadarrak historikoki aldaketa handiak jasan ditu. Itsasadarraren ekialdean lohi- eta harea-bankuak metatzen ziren. Metakin hauen gainean 1914an Zuloaga etxea eraiki zen, eta 1916-1917 bitartean Zuloaga etxea itsasotik babesteko horma. Hondarra horma inguruan pilatu eta duna ibaiaren bokalerantz zabaltzen hasi zen. 1940 urtetik aurrera Santiago hondartza hareaz bete zen eta urte batzuk geroago portuko harri-lubeta luzatu behar izan zen.

Santiagoko dunak etengabe hazi dira 1946 urtetik gaur egun arte. Dunaren aurrealdea itsasorantz 232 m aurreratu da 1957-2015 bitartean. Urtero 4 metro aurreratzen dela kalkulatzen da, beste duna kantauriarrak baino askoz azkarrago (0,12 m/urte). Sedimentazio altu hau portuko harri-lubetak eskaintzen duen babesarekin lotzen da, izan ere, itsaso eta euri urek eragindako higadura prozesuetatik babesten du.

Mehatxu nagusiak
Gaur egun Santiagoko dunek jasaten duten mehatxu handiena gizakiaren jarduera da, batez ere udan. Dunetan dauden hesiek bertako landareak babestu eta zapalduak ez izateko balio dute; beraz, garrantzitsua da horiek ez zeharkatzea. Beste arazoetako bat landare inbaditzaileen presentzia da.

Espezie inbaditzaileak
Landare inbaditzailea berea ez den ekosistema natural batean sartu den espeziea da, bertan hazi eta bertako biodibertsitatean aldaketak eragiten dituena. Duna-sistema honetan kanabera (Arundo donax), iuka (Yucca gloriosa), oenotera (Oenothera glazioviana), katu-azazkala (Carpobrutus edulis) eta sagu-isatsa (Sporobolus indicus) nabarmentzen dira.

Pinuen eragina
Itsas pinuak (Pinus pinaster) erraz zabaltzen dira, beste ingurune batzuetara egokitzeko duten ahalmena eta hazien produkzio altua direla eta. Pinu hauek dunen egoeran eragina dute; esaterako, egoera naturalean egongo ez litzatekeen itzala ematen dute. Aldaketa horrek dunetakoak ez diren landareak haztea ahalbidetzen du. Beraz, pinuen hedakuntza kontrolatzea beharrezkoa da bertako habitata egoera naturalera itzuli ahal izateko.