Non aparkatu

Zumaiara etortzen diren bisitarien eta herritarren arteko bizikidetza bermatzeko, aparkalekuak arautzen dituen TAO ordenantza dago indarrean. Ondorioz, leku batzuetan ordaindu egin behar da eta aparkatzeko mugak daude.

Baina seinaleak jarraitzen badituzu, beti izango da aparkaleku bat libre eta doan Zumaiako sarreretan kokaturiko aparkalekuetako batean. Herrira oinez iristeko minutu gutxi batzuk besterik ez dituzu beharko.

Kontsultatu mapa hau Zumaiara etorri aurretik, sasoi eta gune bakoitzeko baldintzak zeintzuk diren ulertzeko eta zuretzat egokiena den aparkalekua ukeratu ahal izateko.

 Mapa hemen jaitsi dezakegu.

OTA2026UDAB-UDAZ 2026  AZKENApdf_page-0001.jpg

Mapan gomendatzen diren aparkalekuak, kanpotik datozenentzat baldintza onenak eskaintzen dituztenak dira, gehienak doakoak eta herrigunetik oinez minutu gutxira.

Hala ere ordaindutako aparkaleku bat erabili nahi bada, txartelak lekuan lekuko makinetan erosi ahal izango dira (dirutan edo txartelarekin ordainduz) edota ParkingLibre.png ParkingLibre aplikazioa erabiliz:

Ibaia gurutzatzeko txalupa zerbitzua

Esan daiteke Zumaian beti izan dugula ibaia gurutzatzeko txalupa zerbitzu bat. Gaur egungo zubiak eraiki gabe zeuden garaietan, ibaia gurutzatuz herrigunera iristea ahalbidetzen zuen "batel" zerbitzu baten aipamenak aurki daitezke antzinako dokumentuetan, erromesek ere erabili ohi zutena.

Gaur egun ere, Kirol Portu inguruan dagoen P5 aparkalekutik herrigunera iristeko "IBAIPASA" zerbitzua edo TXALUPA BIDEZKO LOTURA indarrean egon ohi da, TAO ordenantzaren eta bisitari kopuruaren ondorioz herrigunean aparkatzeko muga eta zailtasun gehien daudenean (uda sasoian, jai eta festa batzuetan, etab.), 

OTA2026UDAB-UDAZ  2026_LOTURA IRUDIA.jpg

Horrez gain, herrigunetik Santiago hondartzara joan eta itzultzeko beste txalupa zerbitzu bat ere martxan egon ohi da hondartza denboraldia indarrean dagoenean (ekainaren 15etik irailaren 15era). Garraio hau, Urola ibaian paseo eder bat emateko aukera aproposa ere izan daiteke.

Aparkatzeko baldintzak

Aparkaleku guztiei eta bakoitzaren baldintzei nahiz ibai-pasa zerbitzuari buruzko informazio zabala (egutegia, ordutegia, prezioa, etab.) aurkituko duzu maparen atzeko aldean.

 

OTA2026UDAB-UDAZ 2026  AZKENApdf_page-0002.jpg

Autobus pribatuen aparkalekua

Taldeen autobus pribatuak aparkatzeko gunea Ikatz plazan dago, Urola plazan bidaiariak usteko duten geltokiaren ondoan. Ibaiertzeko pasealekua jarraituz 5 minutu besterik ez dira behar herrigunera iristeko.

 

AUTOBUSAK Azkena_page-0001.jpg