Beheko plaza (Eusebio Gurrutxaga plaza)

XIX. mendean herriko alkate eta enpresari izan zenaren omenez jarri zioten gaur egungo izen ofizial hori, 1930eko buelta horretan. Beste izen batzuk ere izan zituen lehenago: Plaza Nueva (Plaza Berria, 1856an), Plaza de Odieta (1888an) eta Arboleda de Menendez Pelayo (1912an).

Beheko plaza aspaldikoa.jpg    (ZUMAIAKO FOTOTEKA)

XIX. mendera arte urak estaltzen zuen inguru hori, eta ontziak bertaraino iristen ziren. Lur horiek lehortu zituztenean, pilotaleku bat egitea erabaki zuten 1856an; hala ere, txikiegia omen zen, frontiseko harriak ez zeudela ondo eta frontoi berria egitea erabaki zuten. 1888an amaituta zegoen, eta idi probak egiteko ere erabiltzen zuten. 1963an estali egin zuten, 75. urteurrenean, eta Zumaiako leku estalirik handiena zenez, ekitaldi askotarako erabili zen: berbenak, omenaldiak, boxeoa, bertsolariak…

Plazan dantzaldi asko antolatzen ziren, eta urte askoan erdian kiosko bat eduki zuen. XX. mende amaieran kiosko handiagoa jarri zuten, Erribera kale alderago, eta ondoan ahateen putzu bat ere bai. Kinkilleroen azoka ere Beheko plazan egiten zen 1980ko hamarkada inguruetan.