Ignacio Zuloaga plaza
Beheko plazaren lorategiak izandakoetan Zuloagaren omenezko monumentua inauguratu zen 1948ko irailaren 19an. Pintore eibartarrak Santiagoetxean egindako margolanak goratu zituen Gracian Alberdi alkateak, eta eskerrak eman zizkion Zumaiaren izena munduan zabaltzeagatik.
(ARANTXA AIZPURUA ZINKUNEGI)
Udalak lehenago ere erabaki zuen Zumaiako kale bati Ignacio Zuloaga izena jartzea, eta 1926an orain Kale Nagusia dena izendatu zuten horrela. 1980an berriro ere izena aldatzea erabaki zuten.
Zubitxiki aldean eraikin berezi bat badu plazak, itsasontzi baten forma daukana, 60ko hamarkadan egindakoa; hasieran turismo bulego moduan funtzionatu zuen, Gurutze Gorria ere hor egon zen (soldaduskaren ordezkoa egiten zuten mutilekin), eta gaur egun komunak eta txirrindulari elkartearen biltegia daude bertan.